viernes, 2 de diciembre de 2016

SCRACHT

Scratch umeei bereziki zuzendutako aplikazio informatikoa da. Aplikazio honek, interfaz errez baten bitartez ordenagailuen programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentzatzeko aukera eskeintzen du. 


Scratch, MITeko (Massachussets Institute of Tecnology) Media Lab laborategiko "The Lifelong Kindergarten Group" taldeak garatzen du, 2007ko udan agertu zen lehen aldiz. Diseinuan, lehentasun nagusia ingurune intuitiboa egitea zen, programazioan aurretiko esperientzia ez zuten haurrentzat. Honela, koloretako blokeen bitartez programatzen den tresna da.

Plataforma honek, zenbait aukerak eskaintzen ditu:
  •         Pentsaera logiko eta algoritmikoa garatzea.
  •        Era ordenatuan eta metodikoan arazoak ebazteko metodoak garatzea.
  •        Nork bere lanari buruzko auto-diagnosia egiteko ohitura garatzea.
  •         Nork bere ideiak zalantzan jartzeko ahalmena garatzea.
  •        Abiapuntu sinpleetatik emaitza konplexuak lortzeko gai izatea.
  •         Norberaren gaitasunen arabera, erritmo egokian lan egiteko ohitura izatea.
  •        Kontzeptu matematikoak ikasi eta bereganatzeko/barneratzeko aukera: koordenatuak, aldagaiak, algoritmoak, ausazkotasuna,...
  •         Programazioaren oinarriak ikasteko aukera izatea.
  •        Baliabide teknologiko desberdinak erabiltzeko aukera: soinuak, irudiak, testuak, grafikoak,…
  •        Ezagutzaren trukearen bitartez elkarrekiko ikasketa ahalbideratzea.

Nahiz eta lizentzia irekia ez izan, iturburua (source code) edozein erabilera ez komertzialarentzako erabili daiteke. Gaur egun, zenbait fabrikanteek euren moldaketan egiten hasi dira gailu eta kit desberdinak erabil ahal izateko Scratchen bitartez, adibidez: Lego, mOway...

Link honetan klikatu ezgero, SCRACHTen bidez jolas bat nola sortzen den ikusteko aukera izango duzue! 

Animatu zaitezte zuen bideojokoa sortzera!


No hay comentarios:

Publicar un comentario