lunes, 5 de diciembre de 2016

LEHEN HEZKUNTZAK ERABILTZEKO BALIABIDE DIGITALAK

BLOG-eko atal honetan, Lehen Hezkuntzan erabiltzeko baliabide digital interesgarriak azalduko ditut. Hauen bidez, irakaslearen azalpen teorikoak aberasgarriagoak izazteaz gain, ikasleek modu entretenigarriagoa batean ikas dezakete, haien motibazioa eta gaiarekiko interesa pizten delarik.

Glogster online aurkitzen dugun aplikazioa da, Web 2.0 belaunaldiko tresnetako bat. Online izateagatik, ez dago deskargartu edo instalatutako programa baten beharrik. Internetaren baitan dagoen espazio birtualean lan egiten duenez, egindako guztia gordertzen da. 


Zertarako erabiltzen da? Posterrak formatu digitalean egiteko erabiltzen da eta irudiak, grafikoak, etb. txertatzeko aukera ematen du. Aplikazio honek, erabilera nahiko intuitiboa du, beste modu batera esanda, modu erraz batean kontrolatu daiteke. 

Glogster programaren bi bertsio daude, Glogster eta Glogster Edu. Azken hau, hezkuntza arloan erabiltzeko bideratuta dago eta bere ezaugarri nagusia irakasleak ikasleen kontuak kudeatu dezakela da. 




Educaplay jarduera interaktiboak sortzeko garatutako proiektua da, eta gutxika-gutxika erreferentea bihurtu da, jarduerak eta hezkuntza arloko edozein irakasgai buruzko material didaktikoa eskuratzeko. Plataforma honetan eraikitzen diren materialak online dira, eta plataforman gordetzen dira ondoren beste irakasleekin konpartitzeko asmoz.

Beraz, Educaplay plataforma bat da hezkuntza arloko multimediazko jarduerak sortzeko. Emaitza erakargarria eta profesionala lortzen da, eta jardueren artean mapak, asmakizunak, gurutzegramak, elkarrizketak, diktaketak, hizkiak edo hitzak antolatzeko edo erlazionatzeko jarduerak, letra sopak eta testak aurki daitezke. Gainera, norberaren blogean edo web orrialdean plataforman sortutako jarduerak txertatzeko aukera eskaintzen du.
Educaplay erabiltzeko garrantzitsua da irakasleak irudimena piztea, eta ikasleekin landu nahi diren edukiak kontuan izanda, jarduerak sortzea. Horrela, ikasleak modu entretenigarri eta motibagarri batean ikastea ahalbidetzen da. 



Google Expeditions aurreko astean ezagutudan aplikazioa da. Aplikazioak nire arreta deitu zuen azalpenak modu entretenigarri eta berritzailean emateko aukera ematen duelako. 

Azken urteetan, Errealitate Areagotuak hezkuntzan garrantzia handia hartu duen baliabidea da  eta Google-k arlo horretan presentzia izateko  asmoz, 2014. urtean EA-n oinarritutako Google Cardboard betaurrekoak sortu zituen. Betaurreko hauen arrakasta ikusita, hezkuntza arloan erabiltzeko antzeko baliabide bat sortu zuen Google empresak: Google Expeditions. Kartoizko betaurreko (Cardboard) eta tablet  batzuez baliatuta, ikasleek modu birtual batean munduko edozein lekura bidaiatzeko aukera dute. Oso erabilgarria izan daiteke, izan ere, ikasleengandik urrun dauden tokiak aztertzeaz aparte, itsasondoa eta espazioa ere aztertu daitekeelako. 

Aplikazio honetaz ehuneko ehunean disfrutatzeko, ikasleen tabletetan Expeditions eta Google Arts & Culture aplikazioak instalatuta egon behar dira. 


Jarraian, aplikazioaren funtzionamendua hobeto ulertzeko bi bideo jarriko dizkuzuet eskuragarri. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario