lunes, 28 de noviembre de 2016

WEB 2.0 KONTZEPTUA


Komunikazio web-en munduan aldaketa ugari suertatu izan dira azken urteetan. Aldaketa horien artean aipagarriena, Web 1.0 tik Web 2.0ra egon den saltoa da. Aldaketa honek eragin handia izan du gure gizartean.  Web 2.0 kontzeptua oraindik aski barneratua ez dugunean, adituek belaunaldi berri batez hitz egiten hasi dira, Web 3.0. Noiz iritsiko den ziur ez baldin badakite ere, izango dituen ezaugarriak badakizkigu.

… Zer da Web 2.0?

Web 2.0 O´Reilly Mediak 2004.urtean erabiltzaileen parte hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke web gune sozialak eta komunikaziorako tresnak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.

… Zeintzuk dira Web 2.0ren ezaugarriak?
  • RSS zerbitzua: Irakurle RSS,  informazioa bilatzen eta aukeratzen du, nabigatzaile pertsonalizatua da. Denbora aurrezten digu eta webgune multzo zabal batetik gure intereseko dokumentuak hautatzen ditu.
  • Web 2.0an erabiltzaileak sortzaileak bihurtzen dira.
  • Web 1.0an ez bezala, Web 2.0a didaktikoa da.
  • Sarean modu desberdinetan parte hartzeko aukera ematen du.
  • Erabiltzaileen arteko interakzioa dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario