jueves, 13 de octubre de 2016

ZER DIRA MOOC-AK?

Atal honetan irakaskuntza-ikaskuntza prozesua ulertzeko modu berri bat azalduko dut, zehazki, MOOC bezala ezagutzen diren kurtsoak.  

MOOC-ak, ingelesez Massive Online Open Courses deritzotenak, internet bidezko ikastaro online, ireki eta masiboak dira. Ikastaro hauen bidez interesdunak eskuragarri ditu aukeratutako ikastaroen eduki guztiak, edozein une eta tokitan, ordutegi malguan eta auto-ebaluazio-metodoetan oinarrituz garatzeko.

Ohikoa da MOOC-ikastaroak bideo-formatuan eskaintzea, hau da, lehenengo aurkezpena egiteko hasierako bideo eta, ondoren, bideo laburragoen bidez ikasketa-edukiak garatzen dira, irakurketa-materialen eta autoebaluazio-ariketen laguntzaz.

Ikastaro hauek ikasteko tresna baino gehiago dira, izan ere, beste mila erabiltzaileekin hartu-emana izateko aukera ematen baitute. Gainera, komunitate-kontzeptua dute oinarrian, Social Learning izenekoan edota gizarte ikaskuntzan oinarritzen dira (erabiltzaileek eztabaida-foroetan zalantzak argitzen dituzte, etb.).


Gehitzekoa da MOOC mota desberdinak daudela, hala nola,  edukietan oinarritutako xMOOC-ak, parte-hartzaileen arteko konektibitatean oinarritzen diren cMOOC-ak eta MOOC Hibidroak, azken hauek, aurreko bien ezaugarriak biltzen ditu. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario